DRUNKEN BARRELS + THE LIO + SKAKEITAN + TIRRI&TERY

24
Eka
17:00
ARIZKUN (NAFARROA)
Arizkun Rock
Doako emanaldia

Ekainaren 24an Arizkun Rock jaialdia ospatuko da Arizkun herrian, Nafarroan. Arratseko 17.00etatik aurrera The Drunken Barrels, The Lio, Skakeitan (argazkian) eta Tirri&Tery ariko dira zuzenean. Jaialdia doakoa izango da, eta ez da faltako edateko zein jatekorik.

Skakeitan

Donostian, 2010 urtean sorturiko taldea da Skakeitan. Ska eta rock doinuen artean eman zituzten lehen musika pausoak, eta diskoz disko garatzen joan da taldearen musika norabidea. Hamarkada batean estudioko sei lan grabatu ditu bandak, disko bakoitzean urrats txiki baino esanguratsuak emanez. Taldearen estudioko azken emaitza ‘Eman ez genuen kontzertua’ (2021, Mauka) izena darama, eta pandemia bertan argitaratua izan zen. 2022 urte hasieran taldearen bidea etengo zutela adierazi zuen bandak, eta egun despedida biran murgildua da taldea.

The Lio

The Lio talde gaztea eta berria izan arren, 2020. urtean sortua, dagoeneko bere lehenengo diskoa kaleratu du: ‘The Lio’. Intro bat eta hamahiru abesti ditu debuteko lanak eta Iruñeako Sound of Sirens studioan grabatua eta mazterizatua izan da Julen Urzaiz soinu teknikariaren eskutik. Musikalki Punk & roll giroak jorratzen dituzte zuzeneko indartsuaz.  Euskaraz eta gazteleraz abesten dituzte kantuak.

Ordutegiak
17:00 The Drunken Barrels
23:30 The Lio
01:00 Skakeitan
02:15 Tirri&Tery