Doe + Dena + Shibari + Bassagain

13
Abu
22:00
ONDARROA (BIZKAIA)
Txosnagunea
Doako emanaldia, jaiak
DENA

2018an Ondarroako Xabat Ituartek (bateria eta azpi ahotsak), Beñat Eizagirrek (ahotsa eta gitarra) eta Unai Aretxabaletak (baxua eta azpi ahotsak) osatu zuten Dena taldea. Ondarroako musika eskolan konbo talde berdinean aritzen ziren elkarrekin eta zerbait egiteko irrikak bultzaturik, ‘Ezer sentitzeko’ izeneko lehenengo diskoa argitaratu zuten 2020an, Mutrikuko AME estudioetan grabatua. 2022 urtean, berriz, taldearen iraupen luzeko bigarren diskoa argitaratzen da Bonberenea Ekintzak zigilupean. Diskoa kalean, zuzeneko emanaldietan buru-belarri dabil hiruko taldea.

Shibari

2020an Ondarroan sortutako musika taldea. Beste musika talde batzuetan(Braulio, Kadira, Ezbaian, Üther) dabiltzan eta aritu diren 3 lagunez osatua. Etiketak asko gustatu ez arren, rock alternatiboa, post-hardcore, screamo eta horrelako soinuetan mugitzen dira. Aritz Carrasco: (baxua),  Urki Gojenola (bateria) eta Ruben Bernedo (gitarra eta ahotsa) dira Shibari.

ONDARRUKO JAIAK – TXOSNAK -MUSIKA EGITARAUA

ABUZTUAK 13 LARUNBATA
22:00
Doe + Dena + Shibari + Bassagain

ABUZTUAK 14 IGANDEA
01:00 DJ Jusef + DJ Sargori

ABUZTUAK 16 ASTEARTEA
01:30 Rukula

ABUZTUAK 17 ASTEAZKENA
20:00 Egin (Italiatik)
00:30 Feline + Dj Celeraka

Kokapena
Ondarru - Txosnagunea