Doctor Deseo + Dukkha
Andoaingo Sanjuan jaietan zuzeneko musikak garrantzi handia izango du. Goikoplazan eta Nafarroa plazan ospatuko dira zuzenekoak, eta era askotariko doinuak entzun ahalko dira. Ekainaren 24an Dukkha eta Doctor Deseo (argazkian) taldeak ariko dira zuzenean gaueko 22:30etatik aurrera.
Musika ibilbide luzeko banda da Doctor Deseo. 80. hamarkadan abitau zuten bidean eta urte hauetan guztietan tinko eutsi diote taldeari eta taldearen nortasunari. Pop rock giroak lantzen hasi ziren gurean RRV-ak gogor astintzen zuenean, eta urte hauetan guztietan bide hori jarraitu dute. Diskografia oparoa osatu du bilboko bandak, eta taldearen izen bera eraman zuen debuteko diskoa kaleratu zenetik, beste disko grabatu dituzte estudion. Taldearen azken emaitza Baga Biga zigilupean argitaratu den ‘Maketoen iraultza’ lana da, eta disko hori aitzaki, emanaldi bereziak taularatzen ari da banda azken boladan, non euskaraz egindako kantuek pisu nabarmena duten kantu zerrendan. Egun Francis Diez (ahotsa), Josi Jimenez (baxua eta koroak), Txanpi (bateria), Raul Lomas (teklatu elektronikoa), Joe Gonzalez (saxoa) eta Josu Aginaga (gitarra) dira Doctor Deseo.
Nafarroa Plaza
EKAINAK 23 ZETAK + Oihan Vega
EKAINAK 24 Doctor Deseo + Dukkha
EKAINAK 25 Foyone + Sofia Gabanna
EKAINAK 26 Mikel Moreno + Tremenda JaurÃa
Goikoplaza
EKAINAK 23 EGAN (23)
EKAINAK 24 Gozategi (24)
EKAINAK 25 Puro Relajo + Remember Queen