DJ VIV + FELINE + BIZNAGA

03
Abn
20:00
HONDARRIBIA (GIPUZKOA)
Psilocybenea aretoa
Sarrera 20 euro

Psilocybek eta Fenomenak harrotasun osoz aurkezten dizue “MISHIKO FES”, Txinatar egutegiaren arabera urteko lehenengo jaialdia! EH zein estatu mailako puntako 4 talde izango dira Hondarribiako areto arrox eta beltzean asteburu bakar batean! Ostiraleko sarrera erosi eta larunbatean muxutruk sartu!

Abenduak 2: Victimas Club + Parquesvr

Abenduak 3: Dj Viv + Feline+ Biznaga

Herriko eragileen artean hartu emana beharrezkoa dela pentsatzen dutelako eta FENOMENA ko lagunekin lan egitea erreza delako elkarrekin egin dute lemixiko “MISHIKO FES” a.

FELINE
2019 amaieran, Bilboko ganbara baten grabaturiko Iñaki Bainiren maketa elektronikoak, punk eta dark popez blaitzen dira Ainhoa eta Rubenek entzun ostean. Hilabete batzuen buruan, ordenagailu bidezko kolpeak baterian bihurtzen dira Enekoren sarrerarekin. Momentu horrek lotzen du FELINEren sorrera. 2021eko maiatzean10 abesti bildu dituzte Martin Guevarak (Capsula) gidaturik Silver Recording estudioan. Lur azpian arnasa hartzeko saiakera bat baino ez da entzungo duzun hau…

BIZNAGA
Garai guztietako rock talde handienak zioen bezala: Garela esaten duzuen guztia, gara, eta are okerrago. Biznagak lelo horrekin bat egingo luke rockaren kontu hori bost axola zaielako ez balitz. Punkaren inguruan hezitako musikari belaunaldi baten parte izanik, genero honen eta publiko zabalaren arteko muga beti zailak gainditzeko hautagai sendoenetako bat bihurtu da Biznaga. Oso modu pertsonalean lortu dute, melodia, diskurtsoa eta jarrera erabiliz, halako protesta abesti garaikide bat hobetzea. Orain arte argitaratutako hiru lanak: Centro Dramático Nacional (Holy Cuervo, 2014), Sentido del Espectáculo (Slovenly Recordings, 2017) eta Gran Pantalla (Slovenly Recordings, 2020), abesti handien bidez ibilbidea nola garatu erakusten duten froga onak dira, erretorikan amore eman gabe eta melodian uko egin gabe. Bere lan berria, Bremen No Existe, Montgrík argitaratu du 2022ko apirilean, prentsa espezializatu guztiaren kritika ikaragarriak jasoz.

DJ VIV
Hondarribiko musika jartzaileak Rocka, Punka, Garagea… pintxatzen arituko da gau berotzen hasteko. Riot GRRRRRRRRRRRL

 

Kokapena
Psilocybenea Aretoa
Psilocybenea
Amutalde Kalea,
Hondarribia
Gipuzkoa
https://www.facebook.com/psilocybenea
Psilocybenea Aretoa(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak