DJ SHADOW
Ekainaren 4 gauean DJ Shadow zuzenean ariko da Atabal aretoan, Biarritzen.
DJ SHADOW
Badu 25 urte Josh Davisek, artista izenez DJ Shadowk, musikaren arloan etengabeko berrikuntzak egiten dituela. 1996an, Endtroducing lehen diskoarekin, bat-batean sekulako ospea bildu zuen. Errekorren Guinness Liburuan sartu zen, osoki sampleekin sortutako lehen biniloa izateagatik.
Ordutik, jatorriz Kaliforniako Bay Areakoa den DJa etengabe bere musika berriz asmatzen saiatu da, beti bide berriak jorratuz. Horretarako, besteak beste, izen handiko artistekin lan egin du, hala nola Thom Yorke, Massive Attack, Metallica taldeko Jason Newsted, Beastie Boys taldeko Mike D, Zack de la Rocha eta beste asko.
2016an, The Mountain Will Fall argitaratu zuen DJ Shadowk. Nobody Speak single arras ezaguna biltzen du diskoak, Run The Jewels-en kolaborazioarekin. Mundu mailako birari ekin zion gero, eta handizki bururatu zuen Londresko Roundhousen eman kontzertu batekin.
Allée du Moura
Biarritz