Dientes de Luna + Zelanda
Dientes de Luna (argazkian) taldea disko berria aurkezten ari da zuzenean. Otsailaren 25an Elgoibar herriko Herri Antzokian ariko da banda zuzenean, eta bertan, Zelanda taldea izango dute lagun. Datozen asteetan Getxo, Bartzelona, Bilbo edota Madrilen ariko da Dientes de Luna zuzenean.
Dientes de Luna 2005ean Gernikan sortutako rock taldea da eta Aimar Cid (gitarra eta ahotsa), Unai Bilbao (gitarra, azpi ahotsak), Lander Egia (baxua), Joseba Mugartegi (bateria), Amaiur Zugadi (azpi ahotsak) eta Gorka Etxeberria (gitarra) dira kideak 2011an taldea egonkortu zenetik. Bost disko atera dituzte euren ibilbidean zehar, azkena, ‘Atmosfera’ 2019an kaleratu zutelarik. 2020an ‘Marea’ izeneko singela kaleratu zuten eta 2021ean ‘37(SD-DG)’ izenekoa. Azken hau 1937ko Gernikako bonbardaketaren memorian eginiko kantua da.
Pedro Muguruza Etorbidea, 7
Elgoibar
Gipuzkoa