Diabolo Kiwi

20
Aza
22:00
GALDAKAO (BIZKAIA)
Kurtzeko parkea
Doako emanaldia

Azaroaren 20an Diabolo Kiwi taldea zuzenean ariko da Galdakao herriko Kurtzeko parkean. Emanaldia  Sormene jardunaldien barnean kokatzen da. 22.00etan igoko da taldea agertokira doako emanaldian.

DIABOLO KIWI

Diabolo Kiwi 2016 urtean Donibane Garazin Leire Iribarne, Amaiur Epher, Julen Etxeberri eta Allande Etxeberrik sortutako funk taldea da. 2019an ‘Kokinkeriak fini’ autoekoizitako lehenengo diskoa kaleratu zuten, bertan erritmo dantzagarri eta freskoak eskaintzen dizkigu taldeak alor erritmikoak eta ahots melodia gozoek berebiziko garrantzia duten kantuetan. 2020ko Herri urrats ekitaldiarentzako ‘Gaki ge’ kantua ere eurek sortu zuten, Ortzi Idoateren hitzak musikatuz. Zuzenekoetan jai giroa nagusitzen da eta entzulegoari oinak mugiarazten dizkioten pasarte alai eta dantzagarriak. Taldeak berriki kaleratu du  bigarren diskoa, ‘Uhin galduak’ izenpean datorren lan ederra.