Diabolo Kiwi + Kuartz

16
Urr
19:00
IZPURA (NAFARROA-BEHEREA)
Faustin Bentaberri gela
Sarrera 10 euro
Diabolo Kiwi talde garaztarrak ‘Uhin Galduak’ diskoa plazaratu berri du eta lan hunen aurkezteko laukoteak kontzertu berezia eskainiko du urriaren 16an Izpurako Faustin Bentaberri gelan.
Lehen partean, Kuartz taldearen kontzertuaz gozatzeko parada ere izanen da. Lekuak mugatuak izanen dira eta pase sanitarioa aurkeztu beharko da.
DIABOLO KIWI

Diabolo Kiwi 2016 urtean Donibane Garazin Leire Iribarne, Amaiur Epher, Julen Etxeberri eta Allande Etxeberrik sortutako funk taldea da. 2019an ‘Kokinkeriak fini’ autoekoizitako lehenengo diskoa kaleratu zuten, bertan erritmo dantzagarri eta freskoak eskaintzen dizkigu taldeak alor erritmikoak eta ahots melodia gozoek berebiziko garrantzia duten kantuetan. 2020ko Herri urrats ekitaldiarentzako ‘Gaki ge’ kantua ere eurek sortu zuten, Ortzi Idoateren hitzak musikatuz. Zuzenekoetan jai giroa nagusitzen da eta entzulegoari oinak mugiarazten dizkioten pasarte alai eta dantzagarriak. Taldeak berriki kaleratu du  bigarren diskoa, ‘Uhin galduak’ izenpean datorren lan ederra.