DEPEDRO
Depedro musikaria Bilboko Santana 27 aretoan eta Gasteizko Jimmy Jazz aretoan ariko da asteburuan. Kontzertuak normaltasunez bizitzeko sortu den aukera leihoa baliatu, eta programazioa betetzen ari da. Ez dago egun librerik ia ia. Eta programatzen ari dena kalitatea handikoa izaten ari da, hautatutako egitaraua areto guztietan. Gasteizko Jimmy Jazz ez da geldirik egon tarte guzti honetan, eta bere ikuslegoak erne jarraitzen du. Madrileko Jairo Zabala Depedroren kontzertua ere arrakastatsua suertatzea espero da. Gasteizko sarrerak aretoaren webgunean eskuratu daitezke. Bilbokoak, berriz, musikaze atarian.
Depedro
Depedro Madrilen 1973an jaiotako musikaria da. Gaztean gitarra jotzen bere kabuz hasi eta La Vaca Azul taldean aritu zen. Bost disko egin zituzten eta ondoren musikari profesional bezala hainbat taldetan jotzen hasi zen. ‘El club de la comedia’ telebista saioko musikaria ere izan zen orduan. Tartean, Amparanoiaren bandan ere murgildu zen. Amparo Sanchezekin estudioko musikari bezela ari zela ezagutu zuen Estatu Batuetako Calexico banda. Eta beraiekin elkartu zen. Hainbat bira egin eta disko batzuetan parte hartu zuen.
2007an Depedro bezala bakarkako ibilbideari ekin zion Jairok. Hori bai, musikari guztiak Calexico taldekoak dira, eta berak ere Calexicon gitarra jotzen jarraitzen du. Baina bi proiektu ezberdin dira. Taldeak erritmo eta doinu ezberdinak uztartzen ditu, munduko latitude ezberdinetatik jasotzen du, eta ibili ere mundu osoan ibili da jotzen. Diskoen banaketa munduko 30 herrialdetan egiten da egun, eta alde horretatik sona handia lortu du urteotan guztiotan. Gasteizkoa, aukera handia da alde horretatik. Badakizue non dagoen Jimmy Jazz.
Polígono Industrial Santa Ana, Tellería Kalea, 27
Bilbao,48004