Dena + Uger + Rodeo + John Dealer & the Coconuts

22
Urr
17:00
GETXO (BIZKAIA)
Portu Zaharra (Algorta)
Doako emanaldia. Gonbidapena behar da.

Urriaren 22, 23 eta 24an Barne Barnetik jaialdia ospatuko da Getxoko Portu zaharrean. Hiru eguneko musika egitaraua prestatu da, non musikalki askotariko doinuak entzun ahal izango diren. Lehen egunean, Urriaren 22an, Dena (argazkian) Uger, Rodeo  eta John Dealer & the Coconuts taldeak ariko dira zuzenean. Kontzertuak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira, eta gaueko 22:00etan amaitu.

DENA

2018an Ondarroako Xabat Ituartek (bateria eta azpi ahotsak), Beñat Eizagirrek (ahotsa eta gitarra) eta Unai Aretxabaletak (baxua eta azpi ahotsak) osatu zuten Dena taldea. Ondarroako musika eskolan konbo talde berdinean aritzen ziren elkarrekin eta zerbait egiteko irrikak bultzaturik, ‘Ezer sentitzeko’ izeneko lehenengo diskoa argitaratu zuten 2020an, Mutrikuko AME estudioetan grabatua. Bertan, apatia, ezjakintasuna edota autokritika bezalako kezkak jorratzen dituzten hitzak oihukatzen dituzte gitar soinu lodi eta indartsuen gainean.

Rodeo

Rodeo taldea gipuzkoako Zestoa herritik dator, eta 2014 urtetik ari dira martxan. Musika bidean lau disko kaleratu dituzte, eta bidean dute bosgarren emaitza izango den lan bikoitza. Musikalki stoner eta rock giroetan kokatzen da banda, eta soinu potolo eta psikodelikoetan murgiltzen dira garapen handia duten iraupen luzeko kantuetan. Zuzeneko bortitza duen banda da honakoa, eta agertoki gaineran eztandarazten dira. Ortzi Alberdi (gitarra eta ahotsak), Beñat Subinas (baxua), Oroitz Urbieta (bateria) eta Mikel Illarramendi (gitarra eta ahots nagusia) dira taldeko lau kideak taldea entsegu lokalean hasi zenetik.

John Dealer & The Coconuts

Legazpiako rock taldea da John Dealer & The Coconuts. Iñaki Ormazabal (Bateria), Andoni Dominguez (Baxua), Noel Calvo (Gitarra eta ahotsa) eta Iñigo Caballero (Gitarra) dira laukotea osatzen dutenak. 2016an argitaratu zuten lehen disko homonimoa eta orduztik hiru lan argitaratu dituzte, azkena 2021ean, ‘Red Light Stories’ izeneko autoekoitzitako diskoa. Diskoz disko rockak eskaintzeko duena zukutzen aritu dira, beraien soinuari ñabardura gehiago txertatuz eta zuzenean ahal beste defendatuz.

KONTZERTUAK EGUNEZ EGUN

URRIAK 22 OSTIRALA
Dena
Uger
Rodeo
John Dealer & the Coconuts

URRIAK 23 LARUNBATA
Arene 6
Aukera Okerra
Labana
Streetwise
Cuero
Tatxers
Orreaga 778

URRIAK 24 IGANDEA
MICE
Modydick
The Riff Truckers