Dena + Arene 6

26
Aza
22:30
ANDOAIN (GIPUZKOA)
Gaztetxea
Sarrera 8 euro

Andoaingo gaztetxearen urtemuga ekitaldien artean, Dena (argazkian) eta Arene 6 taldeak zuzenean ariko dira azaroaren 26 gauean. Emanaldia gaueko 22:30etan hasiko da. Aurretik, gaztetxeko babarrunjatea eta kalejira herrian zehar.

DENA

2018an Ondarroako Xabat Ituartek (bateria eta azpi ahotsak), Beñat Eizagirrek (ahotsa eta gitarra) eta Unai Aretxabaletak (baxua eta azpi ahotsak) osatu zuten Dena taldea. Ondarroako musika eskolan konbo talde berdinean aritzen ziren elkarrekin eta zerbait egiteko irrikak bultzaturik, ‘Ezer sentitzeko’ izeneko lehenengo diskoa argitaratu zuten 2020an, Mutrikuko AME estudioetan grabatua. 2022 urtean, berriz, taldearen iraupen luzeko bigarren diskoa argitaratzen da Bonberenea Ekintzak zigilupean. Diskoa kalean, zuzeneko emanaldietan buru-belarri dabil hiruko taldea.

Kokapena
Andoaingo Gaztetxea
Andoaingo Gaztetxea
Aita Larramendi Kalea, 33
20140 Andoain
https://www.instagram.com/andoaingogaztetxea/
Andoaingo Gaztetxea(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak