Dena

28
Uzt
21:30
OÑATI (GIPUZKOA)
Antixena gaztetxea
Sarrera 3 euro

Uztaileko ostegunetan musika ziklo berezi bat antolatu Antixena gaztetxean, Oñatin. Ostegunero musika talde bat ikusteko aukera izango da, eta ateratzen diren etekinak presoen sostengurako erabiliko dira. Uztailaren 28an Dena taldea ariko da zuzenean.

DENA

2018an Ondarroako Xabat Ituartek (bateria eta azpi ahotsak), Beñat Eizagirrek (ahotsa eta gitarra) eta Unai Aretxabaletak (baxua eta azpi ahotsak) osatu zuten Dena taldea. Ondarroako musika eskolan konbo talde berdinean aritzen ziren elkarrekin eta zerbait egiteko irrikak bultzaturik, ‘Ezer sentitzeko’ izeneko lehenengo diskoa argitaratu zuten 2020an, Mutrikuko AME estudioetan grabatua. 2022 urtean, berriz, taldearen iraupen luzeko bigarren diskoa argitaratzen da Bonberenea Ekintzak zigilupean. Diskoa kalean, zuzeneko emanaldietan buru-belarri dabil hiruko taldea.

Kokapena
Antixena Gaztetxea
Oñatiko Gaztetxea
Patrue-Kalea, 7
20560 Oñati
https://www.facebook.com/antixena.onatikogaztetxia/