Death Whistle + Jana Jan
Datorren igandean beste bi kontzertu ikusteko aukera izango da Azkoitiko Matadexen. Arratseko 19:00etatik aurrera Death Whistle (argazkian) eta Jana Jan ariko dira zuzenean. Sarrerak aldez aurretik eskatu behar dira mataderoekintzak@gmail.com helbidera
Death Whistle
Death Whistle-ren atzean Victor Garcia ezkutatzen da, taxista eta programatzailea. Decorado eta Psiconautas, los niños olvidados animazio pelikulentzako soinu banadak egin ditu beste gauzen artean. Biak Goya sari baten jabe.
Jana Jan
Itziar Markiegi a.k.a. Jana Jan diziplina arteko artista da, marrazkilaria, zaratazalea eta performerra, hainbat artistarekin lankidetza grafikoak, soinu-lanak eta inprobisazioak egiten dituena. Soinuaren sorkuntza eta manipulazioa, metaketa eta feedbacka aztertzen ditu, inprobisazioaren bidez eta errorea sormenez erabiliz, Sintes DIY eta gorputza sorgailu aktibo gisa baliatuz.
Kartela: Leire Arenas
Sarrerak aurrez hartzeko: mataderoekintzak@gmail.com
Klara Donea Kalea, 40
20720 Azkoitia