CULT OF LUNA + CASPIAN + HOLY FAWN

06
Urr
19:00
BIARRITZ (LAPURDI)
ATABAL
Sarrerak: 25/28 euro - Kideentzat: 22 euro

Urriaren 6an beste kontzertu interesgarri bat ospatuko da Atabal aretoan, Biarritzen.

CULT OF LUNA
The Raging River disko laburra zubi bat bezalakoa da. 2019an A Dawn To Fear diskoarekin hasitakoa bururatzeko zeharkatu beharreko zubia da. Azken urteotan, Cult Of Luna talde suediarrak metal, post-hardcore eta noise doinuen atmosfera katartiko eta emozionalekin atseginez betetzen gaitu.

CASPIAN
On Circles taldearen bosgarren diskoa da; eta Justin Forrest bateria-jole berriarekin, lehena. Ez da Caspianen arraberritzearen adierazgarri, baizik eta gogoeta musikal eta filosofiko baten emaitza. Disko berria ez da taumaturgiako errebelazio bat edo graziazko memento bat eragiten duen agortze aldi baten bukaera. Gauzen izaera ziklikoari buruzko egiaztapen guztiz neutrala da, dela musika ibilbidean, dela bizitzan eta bizitzaren onarpenean.

HOLY FAWN
Holy Fawn Arizonako laukote gaztea da. Taldeak maila oso altu jarri du, musika estilo anitz –post-rock, shoegaze, indie, noise, post-metal/screamo– uztartuz eta beste nehorrek ez bezalako soinua sortuz. Ahotsaren aldetik, Sigur Ros taldeko Jonsi kantariaren oroitzapen lausoak entzun daitezke. Holy Fawn taldeak hurbileko musika estiloak maisuki uztartu eta doinu malenkoniatsuak ontzen ditu.

Kokapena
Atabal Aretoa
Atabal aretoa
Allée du Moura
Biarritz
https://www.atabal-biarritz.fr
Bilaketa metodo berriak