CRIM + Kaleko Urdangak

24
Mar
20:30
BILBO (BIZKAIA)
Zorrotzako Gaztetxea
Sarrera: Aurrez 15 euro
Egun berean 18 euro

CRIM taldea Euskal Herrian ariko da zuzenean. Martxoaren 24 gauean Zorrotzako Gaztetxean ariko da banda. Emanaldia Kaleko Urdangak taldeak zabalduko du.

Kaleko Urdangak

2011 urtean Bergara eta Azkoitia artean sorturiko musika taldea da Kaleko Urdangak. Musikalki punk oi! musika eremuan kokatzen da takdearen jarduera, baino bestelako giroak ere jorratu izan dituzte garapen etengabean. Taldeak bi aro nagusi izan ditu: Lehena 2011 eta 2014 bitartean, non ‘Eman Bai!’ debuteko diskoa eta dozenaka zuzeneko emanaldi utzi zituen taldeak bidean. Bigarrena, 2016 urtean abiatu zuten abeslari aldaketarekin batera, eta diskografia oparoa osatu du taldeak denbora tarte honetan. Taldearen estudioko azken emaitza ‘Bizirik’ izeneko diskoa da,  Andoaingo Garate Studioetan grabatua eta 2021 urtean kaleratua Tough Ain’t Enough Records diskoetxearen babesean. Remen (ahotsa), Biru (gitarra), Moto( baxua) eta Ekaitz (bateria) dira egun Kaleko Urdangak.

Kokapena
Zorrotzako Gaztetxea
https://www.facebook.com/Zorrotzako-Gaztetxe-1680512365501049/
Bilaketa metodo berriak