CHILL MAFIA ETA EL NEGRO

17
Abn
21:30
GASTEIZ (ARABA)
Jimmy Jazz aretoa
15€

Abenduaren 17an Chill Mafia eta El negro zuzenean ariko dira Jimmy Jazz aretoaren agertoki gainean.

Chill Mafia

Urte batzuk entsegu gelan lanean ibilitakoak diren arren, 2021 honetan egin da ezagun Chill Mafia taldea. Lehen kolpea ‘Gate arruntaren koplak’ kantu moldaketari esker eman zuten, eta ‘Ezorregatik X berpizkundea’ (2021) diskorekin karta guztiak mahai gainean jarri dituzte. Musikalki sailkatu ezineko kokelera da Chill Mafia, baina bere erritmoetan bada trapa, reegea, reggetoia eta zergatik ez, punka. Agertokira ia dozena bat lagun igotzen diren arren, Kiliki Frexko, Flakofonki, Tuli Pump, Sara Goxua, Irene Cervantes eta Suneo dira iruñerriko taldearen bizkar hezurra.

Kokapena
Jimmy Jazz
Coronacion de la Virgen Blanca Kalea, 4,
01012 Gasteiz
Araba
https://jimmyjazzgasteiz.com
Jimmy Jazz(a)n kontzertu gehiago