Chill Mafia & Ben Yart
Irailaren 9an Chill Mafia & Ben Yart eta beraien kuadrilla zuzenean ariko dira Uharte herriko Kultur Etxean. Emanaldian ‘Ezorregatik X berpizkundea’ (2021) diskoa aurkeztuko dute.
Urte batzuk entsegu gelan lanean ibilitakoak diren arren, 2021 honetan egin da ezagun Chill Mafia taldea. Lehen kolpea ‘Gate arruntaren koplak’ kantu moldaketari esker eman zuten, eta ‘Ezorregatik X berpizkundea’ (2021) diskorekin karta guztiak mahai gainean jarri dituzte. Musikalki sailkatu ezineko kokelera da Chill Mafia, baina bere erritmoetan bada trapa, reegea, reggetoia eta zergatik ez, punka. Agertokira ia dozena bat lagun igotzen diren arren, Kiliki Frexko, Flakofonki, Tuli Pump, Sara Goxua, Irene Cervantes eta Suneo dira iruñerriko taldearen bizkar hezurra.