Burutik + Xoriñoak Kaloian

28
Api
21:00
IRUÑEA (NAFARROA)
Euskara Plaza (Txantrea)
Doako emanaldia. Jaiak.

Txantreako jaietan zuzeneko musikaz gozatzeko gune ezberdinak izango dira aurten. Horietako bat Euskara Plazan kokatuko den Txozna Gorria izango da. Gauero kontzertuak izango dira.

Apirilak 28 Osteguna
21;00
Burutik + Xoriñoak Kaloian

Apirilak 29 Ostirala
23:00
El Sonido de la Metralla + Odolkiak Ordainetan

Apirilak 30 larunbata
20:00
Galtzagorriak + Alerta Gorria
00:30
The Lio + Sofokaos

Burutik

Eskusoinuak protagonismo berezia duen banda da Burutik. Akordeoiaren melodiaren atzean rocka dago. Gitarra elektrikoak, bateria, baxua eta ahots urratua. Talde berria eta gaztea da Burutik. Iaz ‘Paradisua’ izeneko lana plazaratu zuten, eta aurten dagoeneko lan berri baten aurrerapena sareratu dute, ‘Damuak’ kantuarekin. Taldeak bere aurkezpenean dionez, eskusoinua ideia berritzaileetan egokitzen dute, eta ideia berritzaileei eskusoinua gehitu. Protesta kantak dira, musikalitate handiarekin. Rockaren eremu ezberdinetara egokitu eta martxan jarriak. Iranzu, Kapon, Jokin, Luar eta Mikel dira Burutik. Boskote nafar bat, euskal doinu berriak eginez.