Burutik + Pleura

10
Abu
23:00
LEITZA (NAFARROA)
Txosnagunea
Doako emanaldia, jaiak
Burutik

Eskusoinuak protagonismo berezia duen banda da Burutik. Akordeoiaren melodiaren atzean rocka dago. Gitarra elektrikoak, bateria, baxua eta ahots urratua. Talde berria eta gaztea da Burutik. Iaz ‘Paradisua’ izeneko lana plazaratu zuten, eta aurten dagoeneko lan berri baten aurrerapena sareratu dute, ‘Damuak’ kantuarekin. Taldeak bere aurkezpenean dionez, eskusoinua ideia berritzaileetan egokitzen dute, eta ideia berritzaileei eskusoinua gehitu. Protesta kantak dira, musikalitate handiarekin. Rockaren eremu ezberdinetara egokitu eta martxan jarriak. Iranzu, Kapon, Jokin, Luar eta Mikel dira Burutik. Boskote nafar bat, euskal doinu berriak eginez.

Pleura

2018an eratzen da Pleura taldea Nafarroa Iparraldean. Ion eta Olaiak Lamia taldean jotzen zuten elkarrekin, eta taldea desegitean, musika talde berria bat abian jartzea pentsatzen dute, lehen lantzen zuten folk giroetatik haratago soinu gogorragoak bilatuz Unai eta Julenekin batera. Taldeak Rocka lanzten du, gitarraren eta ahotsaren arteko etengabeko elkarrizketen bila, beti oinarri gogor eta zuzenarekin. Taldeko kideen aurreko musika esperientziek (Katez, Estu & Larri, Natali, Beste Urtaroak, Lamia…) giro berriak ekarri dituzte taldera, tartean, metal eta blues zertzeladak. Orain artean estudioko disko bakarra argitaratu dute.

2022 urtean aldaketak izaten dira taldean eta Olaia Inziarteren lekua Irati Gutierrez hartzen du ahotsetan. Disko berria izango dena sortzen ari da egun entsegu lokalean.

LEITZAKO PESTAK – MUSIKA EGITARAUA – PLAZA, TXOSNAGUNEA – GAZTETXEA

ABUZTUAK 10 ASTEAZKENA
23:00 Plazan
Burutik + Pleura

23:00 Gaztetxean
Elektro-Tekno gaua

ABUZTUAK 11 OSTEGUNA
23:00 Plazan
Goxua’n Salsa

ABUZTUAK 12 OSTIRALA
00:00 Plazan
Gozategi

00:00 Gaztetxean
Kaleko Urdangak + Herdoil

02:00 txosnan
Dj BUll

ABUZTUAK 13 LARUNBATA
19:00 Plazan
Dj Reimy

23:00 Plazan
Zea Mays + Raimundo el Canastero

Txosnan
02:00 Dj Garrote

02:00 Gaztetxean
DJ Loro

ABUZTUAK 14 IGANDEA
00:00 Txosnan
DJ Jotatxo

ABUZTUAK 15 ASTELEHENA
00:00 Plazan
Txingones de La Rencle