Bulego

26
Abn
19:00
DONOSTIA (GIPUZKOA)
Tabakalera
Sarrera: Aurrez 15 euro
Egun berean 20 euro

Abenduaren 26an 360 gradutako kontzertua eskainiko du Bulego taldeak Tabakalera gunean, Donostian. Emanaldia ‘ Erdian Oraina’ diskoa aurkezteko baliatuko du Urola balairako bandak

Bulego

Bulego taldea 2019ko urtarrilean hasi zen gauzatzen Azkoitia herrian. Musikalki energia positiboz betetako pop dantzagarria da boskoteak bere kantuetan eskaintzen duena. Bi urte hauetan hainbat lan argitaratu dituzte, nagusiki sareak erabiliz kantuak zabaltzeko. Kantuen hitzetan egunerokotasunean aurkitzen diren gauza txikiei buruz hitz egiten dute, harremanei eta sentimenduei toki berezi bat eskaintzen bi ere.  Tomas Lizarazu (ahotsa eta gitarra), Xabi Arrieta (bateria), Jontxu Ape (baxua), Ruben Lizarralde (gitarra) eta Itziar Beitia (teklatuak) dira Bulego.

Kokapena
Kutxa Kultur Kluba
Kutxa Kultur Kluba
Tabakalera
Mundaitz Kalea
Donostia
https://kutxa.eus/es/cultura.html
Bilaketa metodo berriak