Bulego + Kai Nakai

17
Ira
20:00
Mañaria ()
Plaza
Doako emanaldia

Irailaren 17an Bulego taldea (argazkian) eta Kai Nakai zuzenean ariko dira Mañarian.  Emanaldi honetarako erreserbak 633 069 019 telefono zenbakira deituta (15:00-19:00 artean) edo whatsappera idatzita egin daitezke.

Bulego

Bulego taldea 2019ko urtarrilean hasi zen gauzatzen Azkoitia herrian. Musikalki energia positiboz betetako pop dantzagarria da boskoteak bere kantuetan eskaintzen duena. Bi urte hauetan hainbat lan argitaratu dituzte, nagusiki sareak erabiliz kantuak zabaltzeko. Kantuen hitzetan egunerokotasunean aurkitzen diren gauza txikiei buruz hitz egiten dute, harremanei eta sentimenduei toki berezi bat eskaintzen bi ere.  Tomas Lizarazu (ahotsa eta gitarra), Xabi Arrieta (bateria), Jontxu Ape (baxua), Ruben Lizarralde (gitarra) eta Itziar Beitia (teklatuak) dira Bulego.