Bulego + Grises
Irailaren 10ean Bulego (argazkian) eta Grises taldeak zuzenean ariko dira Andoaingo Goiko Plazan. Sarrera doakoa da, baino gonbidapen bidez eskuratu behar dira Kutxa Sarrerak atari digitalean.
Bulego taldea 2019ko urtarrilean hasi zen gauzatzen Azkoitia herrian. Musikalki energia positiboz betetako pop dantzagarria da boskoteak bere kantuetan eskaintzen duena. Bi urte hauetan hainbat lan argitaratu dituzte, nagusiki sareak erabiliz kantuak zabaltzeko. Kantuen hitzetan egunerokotasunean aurkitzen diren gauza txikiei buruz hitz egiten dute, harremanei eta sentimenduei toki berezi bat eskaintzen bi ere. Tomas Lizarazu (ahotsa eta gitarra), Xabi Arrieta (bateria), Jontxu Ape (baxua), Ruben Lizarralde (gitarra) eta Itziar Beitia (teklatuak) dira Bulego.
2009 urtean gipuzkoako Zestoa herrian sorturiko musika taldea da Grises. Musikalki pop eta indie giroak lantzen dituzte, dantzarako bideratuak diren giro rockero eta elektronikoak tarteako. Bidean sei disko argitaratu dituzte, horietako azkena, 2020 urtean argitaratu zuten “Talisman” lana. Euskal Herrian ez ezik, taldeak kontzertu ugari esakintzen ditu estatu espainolean. Eñaut Gaztañaga (gitarra eta ahotsa), Amancay Gaztañaga (ahots nagusia eta teklatuak), Alejandro Orbegozo (teklatuak eta sinteak), Gartxot Unsain (baxua) eta Gaskon Etxeberria (bateria) dira egun Grises.