BULEGO + BENGO

04
Mar
22:00
BILBO (BIZKAIA)
KAFE ANTZOKIA ARETOA
Sarrerak: 10 euro / 15 euro

Martxoaren 4an Bulego (argazkian) eta Bengo zuzenean ariko dira Bilboko Kafe Antzokian.

Bulego

Bulego taldea 2019ko urtarrilean hasi zen gauzatzen Azkoitia herrian. Musikalki energia positiboz betetako pop dantzagarria da boskoteak bere kantuetan eskaintzen duena. Bi urte hauetan hainbat lan argitaratu dituzte, nagusiki sareak erabiliz kantuak zabaltzeko. Kantuen hitzetan egunerokotasunean aurkitzen diren gauza txikiei buruz hitz egiten dute, harremanei eta sentimenduei toki berezi bat eskaintzen bi ere.  Tomas Lizarazu (ahotsa eta gitarra), Xabi Arrieta (bateria), Jontxu Ape (baxua), Ruben Lizarralde (gitarra) eta Itziar Beitia (teklatuak) dira Bulego.

Bengo

Bengo izenaren atzean Aitor Bengoetxea musikari oiartzuarra ezkutatzen da. Musikalki Hip-hop kulturaren baitan kokatzen da, eta abesteaz gain, Break dantzaria ere bada. ‘4 Taupada’ diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan.

Kokapena
Kafe Antzokia
Kafe Antzokia
Done Bikendi Kalea,
Bilbo
http://www.kafeantzokia.eus/agenda/
Kafe Antzokia(a)n kontzertu gehiago