Bulego + Bengo

25
Ots
20:00
IRUÑEA (NAFARROA)
Zentral aretoa
Sarrera. Aurrez 10 euro. Bertan 15 euro

Aurrera doa Bulego taldeak martxan jarritako ‘Erdian Oraina’ kontzertu bira.  Bide horretan, Otsailaren 25 arratsean Iruñea zaharrean izango dira, Zentral aretoan. Emanaldia Bengo musikariak zabalduko du.

Bengo

Bengo izenaren atzean Aitor Bengoetxea musikari oiartzuarra ezkutatzen da. Musikalki Hip-hop kulturaren baitan kokatzen da, eta abesteaz gain, Break dantzaria ere bada. ‘4 Taupada’ diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan.

Bulego

Bulego taldea 2019ko urtarrilean hasi zen gauzatzen Azkoitia herrian. Musikalki energia positiboz betetako pop dantzagarria da boskoteak bere kantuetan eskaintzen duena. Bi urte hauetan hainbat lan argitaratu dituzte, nagusiki sareak erabiliz kantuak zabaltzeko. Kantuen hitzetan egunerokotasunean aurkitzen diren gauza txikiei buruz hitz egiten dute, harremanei eta sentimenduei toki berezi bat eskaintzen bi ere.  Tomas Lizarazu (ahotsa eta gitarra), Xabi Arrieta (bateria), Jontxu Ape (baxua), Ruben Lizarralde (gitarra) eta Itziar Beitia (teklatuak) dira Bulego.

Kokapena
Zentral aretoa
Zentral aretoa
Santo Domingo Merkatua, Z/G
Iruñea
https://www.zentralpamplona.com
Zentral aretoa(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak