Bulego + Ramona’s First Evil Boyfriend

26
Ots
21:00
BIARRITZ (LAPURDI)
ATABAL aretoa
Sarrera 10 euro

Aurrera doa Bulego taldeak martxan jarritako ‘Erdian Oraina’ kontzertu bira. Bide horretan, Otsailaren 26an Biarritzeko Atabal  aretoan izango dira zuzenean. Emanaldia Ramona’s First Evil Boyfriend taldeak zabalduko du.

Bulego

Bulego taldea 2019ko urtarrilean hasi zen gauzatzen Azkoitia herrian. Musikalki energia positiboz betetako pop dantzagarria da boskoteak bere kantuetan eskaintzen duena. Bi urte hauetan hainbat lan argitaratu dituzte, nagusiki sareak erabiliz kantuak zabaltzeko. Kantuen hitzetan egunerokotasunean aurkitzen diren gauza txikiei buruz hitz egiten dute, harremanei eta sentimenduei toki berezi bat eskaintzen bi ere.  Tomas Lizarazu (ahotsa eta gitarra), Xabi Arrieta (bateria), Jontxu Ape (baxua), Ruben Lizarralde (gitarra) eta Itziar Beitia (teklatuak) dira Bulego.

Kokapena
Atabal Aretoa
Atabal aretoa
Allée du Moura
Biarritz
https://www.atabal-biarritz.fr
Atabal Aretoa(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak