Bulego
Otsailaren 10 gauean Bulego taldea Bergaran ariko da zuzenean. Kartzela Zaharrean eskainiko duen emanaldirako sarrerak aurrez salduko dira gaztetxean bertan, eta astearte arratsetan Urtarrilak 17, 24 31 eta otsailak 7) eskuratu ahalko dira 20:30etatik 21:30etara zortzi euroen truke.
Bulego taldea 2019ko urtarrilean hasi zen gauzatzen Azkoitia herrian. Musikalki energia positiboz betetako pop dantzagarria da boskoteak bere kantuetan eskaintzen duena. Bi urte hauetan hainbat lan argitaratu dituzte, nagusiki sareak erabiliz kantuak zabaltzeko. Kantuen hitzetan egunerokotasunean aurkitzen diren gauza txikiei buruz hitz egiten dute, harremanei eta sentimenduei toki berezi bat eskaintzen bi ere. Tomas Lizarazu (ahotsa eta gitarra), Xabi Arrieta (bateria), Jontxu Ape (baxua), Ruben Lizarralde (gitarra) eta Itziar Beitia (teklatuak) dira Bulego.
Kartzela Zaharra
20570 Bergara
Gipuzkoa