Brecha + Verde Prato + Ashley Cambell + Les Lullies + Les Big Byrd
Irailaren 10 eta 11ean ospatuko da aurtengo Pim Pam Ville Jaialdia. Honakoa V. edizioa izango da, eta aurten kokagune bakarra izango du, Iruñeko Ziudadela gunea. Zuzeneko musikarekin gozatzeko aukera paregabea ematen du honako festibalak, zeinetan bertako musikariez gain, atzerritik etorriko diren musika talde eta egitasmoekin gozatzeko aukera izango den. Irailaren 11 arratsean Brecha, Verde Prato, Ashley Cambell, Les Lullies (argazkian) eta Les Big Byrd ariko dira zuzenean.
Irailak 10, ostirala
20:00 Broken Brothers Brass Band
21:15 Anari
23:00 Guadalupe Plata & Mike Edison
Irailak 11, larunbata
20:00 Brecha
21:00 Verde Prato
21:55 Ashley Cambell
23:05 Les Lullies
00:10 Les Big Byrd