BOOGIE RIDERS + TERAPIA
Soinuarri musika elkartearen eskutik, Boogie Riders rock blues talde mitikoa bueltan daude Arrigorriagako gaztetxean lan berriarekin esku artean. Bestalde, Zallako Terapia taldeak gaua irekiko du, haien lehenego diska luzea aurkeztu nahian.
Terapia underground mundutik datorren rock taldea da, Zallako Musikadero musika elkartetik hain zuzen ere, eta Odolaz Blai, No Komply, Take warning eta Hil Aiari taldeetatik datozen hiru musikarik hartzen dute parte bertan. 2020 urteko otsailean argiatartzen taldearen lehen EP lana ‘No Floceren’ izenpean, eta Basausiko Burmuin Grabaketak estudioan grabatu eta masterizatzen da lana. 2022ko abuztuan sartzne da taldea estudiora berriz eta Urtzi Iza soinu teknikariaren gidaritzapean grabatzen da ‘Beharraren esanahia’ diskoa Eten Espazio Sonoro gunean. Egun, disko hauxe aurkezten ari da banda zuzenenean.