Biznaga + Perlata + Motz

28
Urt
22:00
OÑATI (GIPUZKOA)
Verdury Hall-Gaztelekua
Sarrera: Aurrez 8 euro. Takillan 10 euro

Urtarrileko azken larunbatean, punka modu pertsonalean interpretatzen duten hiru talde izango ditugu Verdury Hall-Gaztelekuan BIZNAGA, PERLATA eta MOTZ taldeekin.

-Sarrerek aurrez 8€ balioko dute eta azaroaren 26an (larunbata), 10:30etan jarriko dira salgai Txokolateixan eta Udalaren web orrialdean. Egunean leihatilan 10€ balioko dute.-

BIZNAGA
Alvaro, Jorge, Pablo eta Milki dira Madrilen finkatutako talde honen kideak. Bremen No Existe izeneko beraien azken lana aurkezten izango dira Oñatiko Verdury Hall-ean. Melodia itsaskorrak, ondo zaindutako diskurtsoa eta beraien jarrera dira taldea definitzeko modurik onenak. 4 diska kaleratu dituzte orain arte: Centro Dramático Nacional (2014), Sentido del Espectáculo (2017), Gran Pantalla (2020) eta aurretik aipatutako Bremen No Existe (2022). Punk-rocka eta post-punka bere gordintasun osoan.

PERLATA
Maialen, Ane, Jaione eta Txerrak osatzen dute gaur egun trintxera kuir-punk hau. Inoren lurraldekoak, norabide bila abesten dute eta horrela galtzen dira. Musika zuzena, kurba eta bazterretatik egindakoa, etenik gabeko gudan, normaren kontra. 4 diska kaleratu dituzte orain arte: Nondik hasi (2017), Urrezko kaiola (2018), Duguna esateko (2020) eta Zarata (2022), azken hau The Dillingers taldearekin batera.

MOTZ
Joseba, Pasku, Txebi , Imanol eta Txirlik osatzen dute taldea eta ia betiko punka, ia betiko rocka eta beraiek ondo baino hobeto menperatzen duten rollo ona dira taldea definitzeko modurik aproposenak. Motzen ibilbidea laburra izan arren, eszenatokiez denbora luzez gozatu izan dute 5 pajaro oñatiar hauek. Besteak beste Ixilik, Drakes, Sospechosos, CC627, Larru Beltzak eta Golpe de Estado taldeetan ibilitakoak baitira. Hala, lehen aldiz izango dira proiektu berri honekin Verdury Hall-Gaztelekuan.

Kokapena
Oñatiko Gaztelekua
Oñatiko Gaztelekua
Foruen Enparantza Plaza, 4
20560 Oñati
https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/udala/zerbitzuak/gaztelekua
Oñatiko Gaztelekua(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak