BIZARRO

15
Urr
20:00
MUTRIKU (GIPUZKOA)
Gaztetxea

Bizarro taldea zuzenean ariko da datozen asteetan. 2020 urtean kaleratu zuten ‘Deshumanizazioa’ (Almehuna) lana aurkeztuko dute emanaldi hauetan. Urriaren 15 arratsean Mutriku herriko gaztetxean ariko da taldea.

Bizarro

Bizarro 2018 Oñatin (Gipuzkoa) sortutako musika talde bat da. Tommaso Galatik (gitarra), Iñigo Palaciosek (gitarra), Aixibar Urteagak (baxua), Iban Idigorasek (bateria) eta Aitor Regueirok (ahotsa) osatzen dute banda, eta musikalki rock koordenadetan dator boskotea. 2020 urtean ‘Deshumanizazioa’ (Almehuna) lana kaleratu zuen taldeak, eta geroztik agertoki gainean defendatzen ari dira kantuak.