BIZARRO + SAIA GOAIT

17
Ira
20:00
ARRASATE (GIPUZKOA)
Gaztetxea - ADI! EGUN ALDAKETA!
Sarrera 7 euro

ADI! EGUN ALDAKETA!

OHARRA: Emanaldi hau irailaren 18rako iragarri zen. egun aldaketa medio, ostiral arratsez burutuko da emanaldia.

Bizarro taldea zuzenean ariko da datozen asteetan. 2020 urtean kaleratu zuten ‘Deshumanizazioa’ (Almehuna) lana aurkeztuko dute emanaldi hauetan. Irailaren 17 arratsean Arrasate herriko gaztetxean ariko da taldea. Bertan, Saia Goait taldearekin partekatuko dute agertokia.

Bizarro

Bizarro 2018 Oñatin (Gipuzkoa) sortutako musika talde bat da. Tommaso Galatik (gitarra), Iñigo Palaciosek (gitarra), Aixibar Urteagak (baxua), Iban Idigorasek (bateria) eta Aitor Regueirok (ahotsa) osatzen dute banda, eta musikalki rock koordenadetan dator boskotea. 2020 urtean ‘Deshumanizazioa’ (Almehuna) lana kaleratu zuen taldeak, eta geroztik agertoki gainean defendatzen ari dira kantuak.

Saia Goait

Mutrikun sortutako laukotea da Saia Goait. Talde ezberdinetan jardun ostean (Keike, Kraussk…), Saia Goait izango zenari hasiera eman zioten 2017an. Entsegu lokalean kantuak mamitu eta kontzertuz kontzertu aritu ostean, 2019ko irail hasieran argitara eman zuten beraien lehen diska homonimoa ‘Saia Goait’. Stoner rock eta hardcorearen zurrunbiloan ahots melodiko eta guturalak gailentzen dira. Mutrikuko gaztetxearen omenez kanta martxosoa egin berri dute, espazio okupatuen aldeko aldarri musikala eginez.

Kokapena
ARRASATEKO GAZTETXEA
ARRASATEKO GAZTETXEA
Otalora Lizentziaduna Kalea, 8,
20500 Arrasate
Gipuzkoa
https://www.facebook.com/arrasateko.gaztetxea
ARRASATEKO GAZTETXEA(a)n kontzertu gehiago