BIZARRO + LARRU BELTZAK
Urriaren 12an Bizarro (argazkian) eta larru Beltzak taldeak zuzenean ariko dira Tolosako Bonberenean. Oñatitik datoz bi taldeak, eta musikalki rock musika jorratzen dute biek, bakoitza, bere nortasunarekin. Bizarro taldeak ‘Deshumanizazioa’ diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan. Larru Beltzak taldeak, berriz, gauza bera egingo du ‘Nork epaituko du epailea?’ lanarekin.
Bizarro 2018 Oñatin (Gipuzkoa) sortutako musika talde bat da. Tommaso Galatik (gitarra), Iñigo Palaciosek (gitarra), Aixibar Urteagak (baxua), Iban Idigorasek (bateria) eta Aitor Regueirok (ahotsa) osatzen dute banda, eta musikalki rock koordenadetan dator boskotea. 2020 urtean ‘Deshumanizazioa’ (Almehuna) lana kaleratu zuen taldeak, eta geroztik agertoki gainean defendatzen ari dira kantuak.
Larru Beltzak 2018. urtearen amaieran Oñatin sortutako taldea da. Naiara Urzelai (Ahotsa), Ander Korkostegi (Gitarra), Imanol Ugarte (Baxua), Iñaki Zubia (Bateria) eta Lauren Ugarte (Gitarra) dira taldeko partaideak, aurretik beste taldet batzuetan ibilitakoak (Golpe de Estado, Sospechosos, Papalagi, Antihumano, CC627, Banda Munizipala…) 2021ean argitaratu zuten euren estreinako lana, ‘Nork epaituko du epailea’ izenekoa eta zortzi kantu biltzen dituena.
Auzoa Auzoa, 16
20400 Tolosa