BIZARRO + Rodeo

29
Urr
22:00
BERGARA (GIPUZKOA)
Kartzela Zaharra - Gaztetxea
Sarrera 5 euro

Urriaren 29an Egubakoitzak Berreskuratzen ekimenaren beste emanaldi bat antolatu da Bergarako Kartzela Zaharrean. Gaueko 22:00etatik aurrera Rodeo eta Bizarro (argazkian) taldeak ariko dira zuzenean.

Bizarro

Bizarro 2018 Oñatin (Gipuzkoa) sortutako musika talde bat da. Tommaso Galatik (gitarra), Iñigo Palaciosek (gitarra), Aixibar Urteagak (baxua), Iban Idigorasek (bateria) eta Aitor Regueirok (ahotsa) osatzen dute banda, eta musikalki rock koordenadetan dator boskotea. 2020 urtean ‘Deshumanizazioa’ (Almehuna) lana kaleratu zuen taldeak, eta geroztik agertoki gainean defendatzen ari dira kantuak.

Rodeo

Rodeo taldea gipuzkoako Zestoa herritik dator, eta 2014 urtetik ari dira martxan. Musika bidean lau disko kaleratu dituzte, eta bidean dute bosgarren emaitza izango den lan bikoitza. Musikalki stoner eta rock giroetan kokatzen da banda, eta soinu potolo eta psikodelikoetan murgiltzen dira garapen handia duten iraupen luzeko kantuetan. Zuzeneko bortitza duen banda da honakoa, eta agertoki gaineran eztandarazten dira. Ortzi Alberdi (gitarra eta ahotsak), Beñat Subinas (baxua), Oroitz Urbieta (bateria) eta Mikel Illarramendi (gitarra eta ahots nagusia) dira taldeko lau kideak taldea entsegu lokalean hasi zenetik.

Kokapena