Billy Club + Perlata + John Dealer & The Coconuts + The Clayton

24
Ira
18:00
LEGAZPI (GIPUZKOA)
Gaztetxea

Irailaren 24a, ostiral arratsez musika festa izango da Legazpiko gaztetxean. Rock giroak izango dira nagusi eta agertoki gainean lau taldse ikusteko aukera izango da. Perlata, The Clayton, John Dealer & The Coconuts (argazkian) eta Billy Club taldeak.

Sarrerak hartzeko: Irailak 17n, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara Legazpiko Gaztetxean. Gehienez pertsonako 2 sarrera hartu ahal izango dira

18:00 – 21:30
Billy Club + Perlata

21.30 – 22:00
Afaltzeko tartea

22:00 – 00:30
John Dealer & The Coconuts + The Clayton

John Dealer & The Coconuts

Legazpiako rock taldea da John Dealer & The Coconuts. Iñaki Ormazabal (Bateria), Andoni Dominguez (Baxua), Noel Calvo (Gitarra eta ahotsa) eta Iñigo Caballero (Gitarra) dira laukotea osatzen dutenak. 2016an argitaratu zuten lehen disko homonimoa eta orduztik hiru lan argitaratu dituzte, azkena 2021ean, ‘Red Light Stories’ izeneko autoekoitzitako diskoa. Diskoz disko rockak eskaintzeko duena zukutzen aritu dira, beraien soinuari ñabardura gehiago txertatuz eta zuzenean ahal beste defendatuz.

Kokapena
Legazpiko Gaztetxea
Legazpiko Gaztetxea
Bikuña Enea Enparantza Plaza, 17
20320 Legazpi
https://www.facebook.com/lgaztetxea/