Bidelapurrak + Pelax

20
Mai
22:00
DEBA (GIPUZKOA)
Debako Kultur Elkartea
Sarrera 5 euro

Maiatzaren 20 gauean KulturEkin egitasmoaren beste kontzertu interesgarri bat ospatuko da Debako Kultur Elkartean. 22.00etatik aurrera Bidelapurrak eta Pelax (argazkian) ariko dira zuzenean.

Pelax

Pelax egitasmoa Unai Pelayo musikariak jarri zuen martxan 2013 urte inguruan. Denborarekin, bakarkako egitasmo zena talde bilakatu da, eta oraindik ere bakarkako emanaldiak eskaintzen dituen arren, talde izaera du egitasmoak. Musika bidean sei disko argitaratu ditu Pelax-ek, azkenak 2019 urtean ‘A B’ eta ‘D E’ izenpean, non taldeak garapen handiko rock kantuen alde egiten zuen disko bakoitzean ia 20 minutuko bi kantu bilduz Atala estudioetan Iñigo Irazori soinu teknikariarekin garabturiko sesioetan. Egun, Iker Vazquez (Bateria), Iñigo Ozaeta (Baxua), Andoni Olaetxea (Gitarra) eta Unai Pelayo (Gitarra, ahotsa eta hitzak) dira Pelax.

Kokapena
Debako Kultur Elkartea
Debako Kultur Elkartea
J.M. Ostolaza, 12
Deba (Gipuzkoa)
https://www.instagram.com/debakokulturelkartea/