Bi Zaldi

24
Api
19:00
DONOSTIA (GIPUZKOA)
Doka Antzokia
Sarrera: Aurrez 8 euro. Takillan 10 euro

Apirilaren 24 arratsean Bi Zaldi taldea zuzenean ariko da Donostaiko Doka antzokian.

Bi Zaldi

Gartxot Unsain (Madeleine, Bananas…) eta Beñat Antxustegi (Physis versus Nomos) musikariek jarri zuten abian Bi Zaldi egitasmoa 2014 urtean. Bi urte geroago Eneko Sierra (Physis versus Nomos) batu zen taldeara, eta hauxe da taldeak zuzeneko emanaldietan erabiltzen duen formazioa. Hirukotea osaturik, haserako lantzen zituzten kantuen moldaketak alde batera utzi, eta kantu propioak sortzeari ekin zioten. Azken urte hauetan sortutakoa ‘Lo Zena’ (Balio Dute) estudioko lehen diskoan barneratu dute, eta egun, zuzenenean aurkezten ari dira lana. Giro akustikoak nagusitzen dira Bi Zaldi egitasmoan, non ahotsek eta ahots jokoen presentzia handia duten kantuetan.

Kokapena
DOKA
Doka
Donostiako Kafe Antzokia
Erregezaintza Kalea
Donostia
http://www.doka.eus