Beñat Axiari

14
Aza
13:00
AZKOITIA (GIPUZKOA)
Matadexe
Sarrera 7 euro

Azaroaren 14ko eguerdian Beñat Axiari zuzenean ariko da Azkoitiko Matadexen. Sarrerak egunean bertan hartuko dira Matadeixeko atean. Ez da aurre salmentarik egongo. Emanaldia eguerdiko 13:00etan hasiko da.

Beñat Axiari
Beñat Axiari dugu industria fonografikoaren menera ez dabilen musikari horietako bat. Haren berri dugunean, oso gutxitan izango da disko baten harira. Aurten, Gerezien denbora pastoralaren errejent gisa azaldu da medioetan, eta bestetan urteroko Errobiko festibala eta Martxoko Etiopikoak tarteko. Hainbat talde eta egitasmotan hartzen du parte musikari gisa eta, urteak aurrera, horietako lan batek edo bestek izaten du isla grabazioren batean. 35 urteko haren diskografia osatzen duten 40tik gora grabazioak (aparte beste horrenbesteko kolaborazio) haren emaitzaren isla dira, baina modu partzialean. Ez du diskoetxe finkorik (Europa osoko 20tik gora zigilurekin argitaratuak izan dira haren lanak), eta, harrigarria badirudi ere, ezagutza eskasa dago gurean haren lanaren inguruan. Halere, urte oparoa izango da 2015a haren diskoak dastatzen ditugunon artean, bi baitaude jada kalean, eta beste bi grabatuak eta prest, berehala argitaratuak izango direnak (Axiariren diskografia osoaren begirada orokor bat Sabeliztun blogean).

HURRENGO KONTZERTUAK MATAN
Azaroak 14 // 13:00 BEÑAT AXIARI
Azaroak 21 // 18:30 AMA SAY + VERDE PRATO
Abenduak 7 // 22:00 RAMONA’S FIRST EVIL BOYFRIEND + TILDE

Kokapena
Matadeixe
Matadeixe
Klara Donea Kalea, 40
20720 Azkoitia
https://mataderoekintzak.wordpress.com/
Bilaketa metodo berriak