Belako
Azaroaren 12an Belako taldea Getxo herriko Muxikeberri Zentroan eskainiko du emanaldia. Kontzertu honetan ‘Plastic Drama’ diskoa aurkeztuko dute, taldearen estudioko azken emaitza.
Josu Ximun Billelabeitia (Gitarra eta ahotsa), Lore Nekane Billelabeitia (Baxua eta ahotsa), Lander Zalakain (Bateria eta ahotsa) eta Cris Lizarraga (Teklatuak eta ahotsa) dira Belako. 2011 urtean eman zituzten lehen pausoak, eta geroztik ez dira agertokitik jeitsi. Post punk eta new wave musika koordenadetan kokatu izan da taldearen jarduna, baino Mungiako taldearen musika koktelera haratago doa. Hamar urteko musika bidean hainbat disko kaleratu dituzte, oraingoz azkena, 2020 urtean argia ikusi zuen ‘Plastic Drama’ lana. Euskal Herrian ez ezik, mundu mailan kontzertuak eskaintzen ditu taldeak.
Basagoiti Hiribidea
Getxo