Belako + Rotten XIII + Esne Beltza + Su Ta Gar + Zea Mays + Liher + Doctor Deseo + Eñaut Elorrieta + Josu eta Gari (Hertzainak) + Dupla + Trikidantz + SUA

08
Urr
15:30
DONOSTIA (GIPUZKOA)
Illunbe
SARRERA: 28 euro + Gastuak

Urriaren 8an Etxera Bidea Gertu elkartasun jaialdia ospatuko da Donostiako Illunbe gunean. Arratsaldeko 15:30etatik hasita ugariak izango dira agertokira igoko diren musika talde, bertsolari zein, elektrotxaranga. Belako, Rotten XIII, Esne Beltza, Su Ta Gar, Zea Mays, Liher, Doctor Deseo, SUA, Eñaut Elorrieta, Josu eta Gari (Hertzainak), Dupla, McOnak, Trikidantz, Ttek elektrotxaranga, Porrotx, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus izango dira horietako batzuk.   Sarrerak dagoeneko salgai daude Bibe atarai digitalean.

Rotten XIII

Rotten XIII taldea nafarroako Tafalla eta Larraga herrietako lau gazteez osaturiko musika taldea da. 2017an sortu zen banda, eta taldekideek aurretiaz beste musika abenturetan ibilitakoak dira. Ekainean bertan taldearen estudioko bigarren emaitzak ikusi du argia, ‘Aurrera’ izenpean. Diskoa auto-ekopizpen moduan argitaratu du taldeak, eta Iruñeako Sound of Sirens estudioan grabatua izan da Julen Urzaiz soinu teknikariaren gidaritzapean. Lan berrian hamairu kantu berri biltzen dira, eta liburuxka dotore batez lagunduta dator. Musikalki punk oi! eta rock koordenadetan dator banda!

Zea Mays

Asier Basabe (bateria), Ruben Gonzalez (baxua), Iñaki Imaz ‘Piti’ (gitarra) eta Aiora Renteria (ahotsa) dira Zea Mays. 1997 urtean eman zituzten lehen pausoak, eta geroztik etengabeko bidea egin dute diskoak argitaratuz eta zuzenekoak eskainiz. Musikalki rock koordenadetan dabil Zea Mays taldea, beti ere, garaian garaiko garapenean.

Taldearen estudioko azken disko luzea 2019 urtean ikusi zuen argia ‘Atera’ izenpean. Diskoa hamaika kantuz osatua zegoen eta Andoaingo Garate estudioetan grabatua izan zen. Taldearen azken emaitza diskografikoa ordea, ‘Adore’ izena darama eta bi kantuz osatua dator.

Doctor Deseo

Musika ibilbide luzeko banda da Doctor Deseo. 80. hamarkadan abitau zuten bidean eta urte hauetan guztietan tinko eutsi diote taldeari eta taldearen nortasunari. Pop rock giroak lantzen hasi ziren gurean RRV-ak gogor astintzen zuenean, eta urte hauetan guztietan bide hori jarraitu dute. Diskografia oparoa osatu du bilboko bandak, eta taldearen izen bera eraman zuen debuteko diskoa kaleratu zenetik, beste disko grabatu dituzte estudion. Taldearen azken emaitza Baga Biga zigilupean argitaratu den ‘Maketoen iraultza’ lana da, eta disko hori aitzaki, emanaldi bereziak taularatzen ari da banda azken boladan, non euskaraz egindako kantuek pisu nabarmena duten kantu zerrendan. Egun Francis Diez (ahotsa), Josi Jimenez (baxua eta koroak), Txanpi (bateria), Raul Lomas (teklatu elektronikoa), Joe Gonzalez (saxoa) eta Josu Aginaga (gitarra) dira Doctor Deseo.

Liher

2015ean Donostian sortutako musika taldea da. Lide Hernando (Ahotsa, gitarra), Iñigo Etxarri (Gitarra, koruak, perkusioa), Joshka Natke (Baxua, koroak), eta Ander Berzosa (Bateria) musikariek osatzen dute taldea. Lehen diskoa, ‘Arrazoi gutxi, denbora asko’ (2015) izenekoa, taldeko abeslari eta gitarra-jole den Lide Hernandok atera zuen bakarlari moduan. Ostera, proiektua talde bilakatu zen eta beste lau disko argitaratu dituzte orain arte: ‘Hauts’ (2016), ‘Tenpluak erre’ (2018) eta ‘Hemen herensugeak daude’ (2020),  ‘Eta hutsa zen Helmuga (2021) guztiak auto-ekoitziak. Musikalki rock giroetan dator Liher taldea.

Su Ta Gar

Aurkezpen gutxi behar duen taldea da Su Ta Gar. 30 urte baino gehiago zuzenean, eta disko eta kontzertu asko sorbalda gainean. Beti bere ildo gogorrari leial, Euskal Herrian heavy euskalduntzea lortu zuen taldea da Eibarrekoa. Gerora, ildo horretara lerratu ziren talde asko, eta gaur egun oraindik hasierako doinuak eta ostean sortutako berriagoak ere maiz entzuten dira. Diskografia oparoa batu du taldeak, eta orain arteko azken lana zuzenean grabaturiko CD-DVD lana da, non 2017an burutu zuten ‘Su Ta Gar Antzokietan’ biraren irudiak eta audioa jasotzen du lanak. Diskoak disko, eta urteak urte, oraindik egurra banatzeko prest den lauko arriskutsua da Su Ta Gar taldea.

Eñaut Elorrieta

Eñaut Elorrieta (Gernika, 1975) musikariak Lugarri taldeko abeslaria gisa eman zituen lehen pasuoak, gerora ibilbide oparoko Ken Zazpi taldea sortuz. Ken Zazpirekin zortzi disko kaleratu baditu ere, nabarmentzekoa da azken urteetan martxan duen bere bakarkako bidea. 2013an abiatu zuen bide hau, eta musikalki pop giroetara bideratuz bere musika, baino ez dio muzin egin bestelako musika ildoei. Idazle ugariren olerkiak musikatu ditu bere diskoetan, tartean Joseba Sarrionandia, Jose Luis Otamendi edo Uxue Alberdi kasu. Bere estudioko azken lan luzea 2019 urteko ‘Irteera argaiak’ izeneko diskoa da. 2020 urtean, berriz, ‘Harbide zilar bat’ lana kaleratu du Sapere Aude Sinfonietta orkestrarekin elkarlanean.

Belako

Josu Ximun Billelabeitia (Gitarra eta ahotsa), Lore Nekane Billelabeitia (Baxua eta ahotsa), Lander Zalakain (Bateria eta ahotsa) eta Cris Lizarraga (Teklatuak eta ahotsa) dira Belako. 2011 urtean eman zituzten lehen pausoak, eta geroztik ez dira agertokitik jeitsi. Post punk eta new wave musika koordenadetan kokatu izan da taldearen jarduna, baino Mungiako taldearen musika koktelera haratago doa. Hamar urteko musika bidean hainbat disko kaleratu dituzte, oraingoz azkena, 2020 urtean argia ikusi zuen ‘Plastic Drama’ lana. Euskal Herrian ez ezik, mundu mailan kontzertuak eskaintzen ditu taldeak.

Dupla

Beñat Oribe eta Gari Uriarte dira Dupla. Arabako Agurain herritik datoz, eta musikalki doinu urbanoen orbitan kokatu izan dituzte. Musika elektronikoa eta erritmo beroagoak uztartzen dituzte, tartean hip hopa, popa, edota reggetoia. Hiru urteko bidean makina kantu kaleratu ditu bikoak, baino ohiko CD formatua atzean utzita, formatu digitalean eta bideo eran zintzilikatu dituzte sarean. Zuzeneko beroak eskaintzen dituen taldea da honakoa, bateria, baxua eta tramankulu elektronikoen bidez, ikuslegoa dantzan jartzeko dute asmo.

Esne Beltza

Esne beltza taldea 2007. urtean sortu zuten Fermin Muguruza kantariarekin aritutako zenbait musikarik, tartean Xabier Solano trikitilariak (Etzakit, The Solanos, 4 Itzal). Fermin Muguruza, Negu Gorriak edota Mano Negrak jorratutako ildo beretik, reggae, rock, hip  hop, cumbia eta ska doinuak nahastu izan dituzte beraien lanetan. ‘Made In Euskal Herria’  (Gaztelupeko Hotsak) lehen diskoa 2008an argitaratu zuten eta, bost diskoren eta  ehundaka kontzerturen ostean, ’Ni’ (5Gora) da taldearen azken lana.

Kokapena
Illunbe