Bazka + Habi

14
Urr
22:00
TOLOSA (GIPUZKOA)
Bonberea
Sarrera 8 euro

Bazka taldeak abian jarriko du ‘Basoaren ilunean dantza’ diskoa aurkezteko kontzertu bira. Urrian, Helldorado aretoan, Iparragirre Kultur Elkartean, Tolosako Bonberenean eta Donibane-Ziburuko gaztetxean ariko dira zuzenean. Tolosako emanaldian Habi bikoa izango dute agertokian lagun.

Bazka

Bazka taldea Estricalla taldearen garapen bezala sortzen da 2021 urtean zehar. Estricalla taldeko Apoa (ahotsa), Erik (baxua), txomin (gitarra) eta Txomin (gitarra) kantu konposaketan murgitzen dira disko berri bat osatu nahiean. Bidean Galder (bateria) musikariarekin egiten dute bat, eta horrela sortzen da Bazka. Musikalki punk rock eta hardcore giroetan murgiltzen da banda, eta ‘Basoaren ilunean dantza’ diskoan argiki ikusten dira taldearen sustraiak. Lana Tolosako Bonberenean grabatzen da Karlos Osinagaren gidaritzapean. Diskoa kalean, zenbait emanaldi eskainiko ditu taldeak.

Habi

Rock musika jorratzen duen Habi villabonar bikoteak 2018. urtean hasi zuen bere ibilbidea. Aurrez beste talde batzuetan aritutako Yerai Gascon (ahotsa, gitarra) eta Jon Ander Artolak (bateria) osaturiko taldeak 2019an argitaratu zuen lehen lana, ‘Loratu’ (Egilea Editore), baina ‘Koloreak’ (Elkar) bigarren diskoarekin euren musika gehiago zabaltzea eta kritika onak jasotzea ekarri zien. Rock melodiko baina indartsua egiten dute biko formatuan, eta zuzenekoetan indar hori transmititzen dute. Berriki lau kantuz osaturiko ‘Helmuga’ (Elkar diskoetxea) diskoa kaleratu du biko bandak.

Kokapena
BONBERENEA
San Esteban
Auzoa Auzoa, 16
20400 Tolosa
https://www.bonberenea.com/
BONBERENEA(a)n kontzertu gehiago