Bazka + Ginger

08
Urr
21:00
GERNIKA-LUMO (BIZKAIA)
Iparragirre Rock Elkartea
Sarrera 10 euro

Bazka taldeak abian jarriko du ‘Basoaren ilunean dantza’ diskoa aurkezteko kontzertu bira. Urriaren 7an Helldorado aretoan ariko dira zuzenean. Urriaren 8an, berriz, Iparragirre Kultrur Elkartrean ariko dira zuzenean Ginger taldea lagun. Sarrerak dagoeneko salgai daude on line plataformetan.

Ginger

Zarautz herritik datorren talde berria da honakoa eta Andreak (baxua eta ahotsa), Jonek (gitarra eta ahotsa), Altxuk (ahotsa eta gitarra) eta Imanolek (bateria) osatzen dute banda! Musikalki punk doinuak lantzen dituzte, ahotsetan melodia goxoak eta oihuak tartekatuz eta 90 hamarraldiko rock gitarreroaren zertzeladaz!  2022 apirilean taldearen aurkezpen txartela den sei kantuz osaturiko diskoa kaleratu du bandak  auto-ekoizpen bidez

Bazka

Bazka taldea Estricalla taldearen garapen bezala sortzen da 2021 urtean zehar. Estricalla taldeko Apoa (ahotsa), Erik (baxua), txomin (gitarra) eta Txomin (gitarra) kantu konposaketan murgitzen dira disko berri bat osatu nahiean. Bidean Galder (bateria) musikariarekin egiten dute bat, eta horrela sortzen da Bazka. Musikalki punk rock eta hardcore giroetan murgiltzen da banda, eta ‘Basoaren ilunean dantza’ diskoan argiki ikusten dira taldearen sustraiak. Lana Tolosako Bonberenean grabatzen da Karlos Osinagaren gidaritzapean. Diskoa kalean, zenbait emanaldi eskainiko ditu taldeak.

Kokapena
Iparragirre Rock Elkartea
Bekoibarra Kalea, 253, 48300 Gernika-Lumo, Bizkaia
https://www.iparragirrerock.com
Iparragirre Rock Elkartea(a)n kontzertu gehiago