BASSAGAIN SOINU SISTEMA + TOC
Otsailaren 24tik martxoaren 1era Tolosan IƱauteriak ospatuko dira, eta bide horretan, Txosnaguneak egitarau propioa prestatu du, non gauero emanaldiak izango diren. Ostegun gauean TOC (argazkian) eta Bassagain Soinu Sistema ariko dira zuzenean.
Musikalki 90 hamarraldiko rock musika lantzen duen banda da TOC. Gitarra zorrotz eta distortsionatuak, base erritmiko oldarkorra, eta ahots zikin bezain indartsuaz, kantu ilun eta intentsoak lantzen dituzte. Taldeak zenbait lan kaleratu ditu formatu digitalean, eta ‘Zidazun’ izena darama estudioko azken emaitzak luzeak. 2022ko neguan ‘Bat barik ez dauz bi’ lana kaleratu du bandak. Mikel Bilbao (bateria), Aitor Etxebarria (gitarra), Ander Goitia (baxua) eta Xabier Bilbao (ahotsa) dira TOC.
OSTEGUNA
22:30 TOC + BASSAGAIN SOINU SISTEMA
OSTIRALA
22:30 OZPINDUK + HIRI GALDUAK + SODADE
LARUNBATA
22:30 DISTOPIA + BERANDU BAINO LEHEN + SOFOKAOS
IGANDEA
18:00 LAKET
22:30 ELEKTROKELA + DJ JOTATXO
ASTELEHENA
18:00 MUXUTRUK erromeria
22:30 DJ BULL