Ktarsia + UNIDAD ALAVESA

18
Ots
21:00
OÑATI (GIPUZKOA)
Ikatz taberna

Otsailaren 18an Unidad Alavesa (argazkian) taldea Oñatiko Ikatz tabernan ariko da zuzenean. Hasera batean Bamms taldearen emanaldia iragarri bazen ere, azken orduko arazoak medio ezingo dute jo. Beraien ordez Ktarsia taldea ariko da.

Unidad Alavesa

Unidad Alavesa taldea Ataun (Gipukzoa) herrian sortu zen 2016. urtean eta musikalki folk-rock musika eremuan kokatzen da. Taldea osatzen duten kideen artean musikari arituak topa daitezke, tartean, Brigada Criminal, Bizardunak, Fiachras, Benito Lertxundi, Ancha es Castilla, edota Los Zopilotes Txirriaos bezalako taldeen arituak. Taldearen hastapenetatik musikari berdinek osatzen dute banda: Cantaro Garrafa (Gitarrak eta ahotsa), Bartolo Pichi (Gitarrak), Papas Aja (Baxua), Abosin Origen (Bateria) eta San Pete (Trikia eta banjoa). ‘Made in Germany’ izena darama taldearen estudioko azken diskoak.

Kokapena
Ikatz taberna
Ikatz taberna
Kale Zaharra Kalea, 34
20560 Oñati
https://www.instagram.com/ikatztaberna/
Bilaketa metodo berriak