AZKAITER PELOX + JOHN DEALER & THE COCONUTS + THE CLYTON

15
Uzt
22:30
DONOSTIA (GIPUZKOA)
AÑORGAKO GAZTETXEA
Doako emanaldia, jaiak

Añorgako festen egitaruaren barnean, Azkaiter Pelox, John Dealer & The Coconuts (argazkian) eta The Clayton taldeak zuzenean ariko dira Añorgako gaztetxean. Uztailaren 15ean izango da, gaueko 22:30etatik aurrera.

John Dealer & The Coconuts

Legazpiako rock taldea da John Dealer & The Coconuts. Iñaki Ormazabal (Bateria), Andoni Dominguez (Baxua), Noel Calvo (Gitarra eta ahotsa) eta Iñigo Caballero (Gitarra) dira laukotea osatzen dutenak. 2016an argitaratu zuten lehen disko homonimoa eta orduztik hiru lan argitaratu dituzte, azkena 2021ean, ‘Red Light Stories’ izeneko autoekoitzitako diskoa. Diskoz disko rockak eskaintzeko duena zukutzen aritu dira, beraien soinuari ñabardura gehiago txertatuz eta zuzenean ahal beste defendatuz.

Kokapena
Añorgako Gaztetxea
Añorgako Gaztetxea
Añorga Hiribidea, 54
20018 Donostia
https://www.facebook.com/anorgako.asanblada/