Audience

25
Ira
22:00
TOLOSA (GIPUZKOA)
Bonberenea
Sarrera 8 euro

Audience taldeak Bonberenean aurkeztuko du disko berria. Irailaren 25 gauean izango da.

Audience

2021 urteko ekainean plazaratu duten ‘Tolesdurak’ lan berria, eta aurrekoetan ez bezala, euskarazko kantuak dira nagusi gernikarren estudioko azken diskoan. Bidehuts zigilupean plazaratu dute lana eta Andoaingo Garate estudioetan grabatua izan da. Musikari iaioak dira gernikarrak, dagoeneko disko sorta itzela daukate, 1999. urtean Arrasateko Shot estudioan hiruzpalau kanta lehen aldiz grabatu eta disko batean plazaratu zituztenetik diskografia oparoa osatu dute. Horrez gain, bi film luzeren soinu banda ere egin dute.

Kokapena
BONBERENEA
San Esteban Auzoa Auzoa, 16, 20400 Tolosa
https://www.bonberenea.com/
BONBERENEA(a)n kontzertu gehiago