Audience + Joseba Irazoki Eta lagunak

01
Aza
19:00
ONDARROA (BIZKAIA)
Beikozini aretoa
Sarrera: Aurrez 12 euro
Egun berean 15 euro

Azaroaren lehen egunean Audience (argazkian) eta Joseba Irazoki Eta lagunak indarrak batuko dituzte Beikozini aretoaren agertoki gainean.

Audience

2021 urteko ekainean plazaratu duten ‘Tolesdurak’ lan berria, eta aurrekoetan ez bezala, euskarazko kantuak dira nagusi gernikarren estudioko azken diskoan. Bidehuts zigilupean plazaratu dute lana eta Andoaingo Garate estudioetan grabatua izan da. Musikari iaioak dira gernikarrak, dagoeneko disko sorta itzela daukate, 1999. urtean Arrasateko Shot estudioan hiruzpalau kanta lehen aldiz grabatu eta disko batean plazaratu zituztenetik diskografia oparoa osatu dute. Horrez gain, bi film luzeren soinu banda ere egin dute.

Joseba Irazoki

Ibilbide luze bezain oparoa duen gitarra jolea da Joseba Irazoki beratarra. Joseba Irazoki eta Lagunak bere inguruan osatutako taldea da eta era anitzean ulertutako rock moldeko kantuak sortu izan dituzte argitaratu dituzten bi diskoetan. Irazokiz gainera kide aldakorrak izan dituen proiektuak BideHuts zigiluarekin argitaratu ditu lanak eta azken aldian Ibai Gogortza (Gitarra), Jaime Nieto (Baxua) eta Felix Buff (Bateria) izan dira kideak. ‘III’ izenko diskoa dute estudioko azken emaitza.

Kokapena
Beikozini
BEIKOZINI
Iparragirre Kalea
Ondarroa
(Bizkaia)
http://beikozini.com/
Beikozini(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak