Audience + Habi

22
Urr
20:00
GASTEIZ (ARABA)
Jimmy Jazz aretoa
Sarrera 14 euro

Urriaren 22an Audience taldeak disko berria aurkeztuko du Jiimy Jazz aretoan, Gasteizen. Emanaldian Habi taldea izango dute afitxean lagun.

Audience

2021 urteko ekainean plazaratu duten ‘Tolesdurak’ lan berria, eta aurrekoetan ez bezala, euskarazko kantuak dira nagusi gernikarren estudioko azken diskoan. Bidehuts zigilupean plazaratu dute lana eta Andoaingo Garate estudioetan grabatua izan da. Musikari iaioak dira gernikarrak, dagoeneko disko sorta itzela daukate, 1999. urtean Arrasateko Shot estudioan hiruzpalau kanta lehen aldiz grabatu eta disko batean plazaratu zituztenetik diskografia oparoa osatu dute. Horrez gain, bi film luzeren soinu banda ere egin dute.

Habi

Rock musika jorratzen duen Habi villabonar bikoteak 2018. urtean hasi zuen bere ibilbidea. Aurrez beste talde batzuetan aritutako Yerai Gascon (ahotsa, gitarra) eta Jon Ander Artolak (bateria) osaturiko taldeak 2019an argitaratu zuen lehen lana, ‘Loratu’ (Egilea Editore), baina ‘Koloreak’ (Elkar) bigarren diskoarekin euren musika gehiago zabaltzea eta kritika onak jasotzea ekarri zien. Rock melodiko baina indartsua egiten dute biko formatuan, eta zuzenekoetan indar hori transmititzen dute.

Kokapena
Jimmy Jazz
Coronacion de la Virgen Blanca Kalea, 4,
01012 Gasteiz
Araba
https://jimmyjazzgasteiz.com
Jimmy Jazz(a)n kontzertu gehiago