Audience
Urriaren 9an Audience taldea zuzenean ariko da Donostiako Dabadaba aretoan. Emanaldi honetan estudioko azken diskoa aurkeztuko du Gernikako bandak.
Audience
2021 urteko ekainean plazaratu duten ‘Tolesdurak’ lan berria, eta aurrekoetan ez bezala, euskarazko kantuak dira nagusi gernikarren estudioko azken diskoan. Bidehuts zigilupean plazaratu dute lana eta Andoaingo Garate estudioetan grabatua izan da. Musikari iaioak dira gernikarrak, dagoeneko disko sorta itzela daukate, 1999. urtean Arrasateko Shot estudioan hiruzpalau kanta lehen aldiz grabatu eta disko batean plazaratu zituztenetik diskografia oparoa osatu dute. Horrez gain, bi film luzeren soinu banda ere egin dute.
Kokapena
DABADABA
Mundaitz Kalea, 8, 20012 Donostia, Gipuzkoa
https://dabadabass.com/ DABADABA(a)n kontzertu gehiago