Assata

29
Ira
22:00
ARRASATE (GIPUZKOA)
Gargartzako jaiak
Doako emanaldia, jaiak

Irail beroa izango du Assata taldeak. Lau emanaldi eskainiko ditu Arrasate herriko bandak, eta estudioko bigarren emaitza duten ‘Oasia’ diskoa aurkeztuko dute zuzenean.

Assata

Arrasatetik dator Assata. Anger taldearen geldialdi mugagabearen ondotik 2017an sortua, Jon, Jokin, Iban, Beñat eta Arkaitzek osatzen dute. Gorputzak eta kontzientziak astintzeko gonbidapenarekin dator taldea, eta funk, disco, post punk eta pop elektronikoaren erritmo eta doinuak nahasten dira beraien abestietan. Hitzei dagokienez bizi dugun garaiaren hausnarketa zorrotza da nagusi. Bi disko kaleratu ditu Assatak, “Dantzatu, madarikatuok!” (2019), eta 2022 urtearen amaieran, “Oasia”.

Assata Zuzenean
Irailak 08 Larrinetxe, Udala auzoa, Arrasate: 20:00etan
Irailak 10 Bilbo Zaharreko plaza, Bilbo: 13:00etan
Irailak 16 Txarapeako jaiak, Aretxabaleta: 22:00etan
Irailak 29 Gargartzako jaiak, Arrasate: zehazteke.

Bilaketa metodo berriak