Assata
Assata taldeak martxan jarri du ‘Oasia’ diskoa aurkezteko bira. Martxoaren 21ean, astearte arratsez Gasteiz hiriko Parral tabernan ariko da banda zuzenean.
ASSATA zuzenean
Martxoak 21, asteartea: Parral Taberna, Gasteiz
Apirilak 15, larunbata: Iparragirre, Gernika
Apirilak 29, larunbata: Kaskarotenea, Ziburu
Arrasatetik dator Assata. Anger taldearen geldialdi mugagabearen ondotik 2017an sortua, Jon, Jokin, Iban, Beñat eta Arkaitzek osatzen dute. Gorputzak eta kontzientziak astintzeko gonbidapenarekin dator taldea, eta funk, disco, post punk eta pop elektronikoaren erritmo eta doinuak nahasten dira beraien abestietan. Hitzei dagokienez bizi dugun garaiaren hausnarketa zorrotza da nagusi. Bi disko kaleratu ditu Assatak, “Dantzatu, madarikatuok!” (2019), eta 2022 urtearen amaieran, “Oasia”.
San Francisco Javier Kantoia, 2-6,
01001 Gasteiz, Araba